XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Banku Zentralak Bundesbankek ahalmen zabalak ditu kanbio-tipo politikaren alorrean.

Halaz guztiz ere garbi dago kanbio-tipoaren alorreko politikak ez duela moneta-politikaren eta honen helburu nagusiaren aurka etorri behar.

Dibisa-merkatuan hartzen den jarrerak ez du, beraz, arriskutan jarri behar prezioen egonkortasuna.

BATASUN EKONOMIKOA

Ez dago erakundeen aldaketa handirik egin beharrik batasun ekonomikoa eraikitzeko.

Izan ere, batasun ekonomikoak eskatzen duen politika eramateko ez dago erakunde bakar baten premiarik.

Federakuntza dagoen lurraldeetan, politika ekonomikoa zatitu egiten da egiteko edo funtzio berezietan.

Eta hauek gobernu-maila desberdinei banatzen zaizkie.

Beheragoko gobernu-mailak ongi burutu dezakeena, ez da goragoko gobernu-mailaren eskuetan jartzen.

Politika ekonomikoaren funtzio gehienek komunitatekide diren estatuen eginkizun izaten jarraituko dute.

Baita UEMen burutua gelditzen den aldian ere.

Haatik, Komunitateak eta Kideek akordiora iritsi behar dute bakoitzak eta guztiok bilatu behar dituzten helburuetan.

Tratatuan ezarriak daude helburu nagusiok: hazkunde eta hedapen orekatu eta etengabea, egonkortasun irmoa, bizitza-mailaren goratze azkarra, eta elkar atxekimendu ekonomiko-soziala.

Helburu horiek lortzeko bidea, merkatu-sistemaren baitan garatuko da.

Eta beti begiratu beharko zaio moneta-politikaren xede nagusia den prezioen egonkortasunari.

Zein izango da Komunitatearen funtzio ekonomikoa helburu horiek guztiak lortzen laguntzeko?

Geroago ikusiko dugunez, Komunitatearen egitekoak, zenbait alorretan, zabaldu egin beharko dira.

Bistan da, gobernu-maila guztien artean eramango den politika ekonomikoak koherentea izan behar duela, enplegu bikoitz eta jarrera kontrajarriek erakar ditzaketen galerak ahalik eta arinenak gerta daitezen.